Etengabeko hobekuntza

Etengabeko hobekuntza-prozesua XX. mendean sortutako metodologia bat da, produktu, zerbitzu eta prozesuek garapen eta aurrerapen geldiezin bat izan dezaten. Prozesu honek denboran zehar berrikuntza edota hobekuntza landu ditzake, dena aldi berean. Distribuzio-prozesuak etengabe ebaluatuak eta hobetuak dira, hauen efizientzia, eraginkortasuna eta malgutasunaren arabera.

Etengabeko hobekuntzak, batez ere, sei oinarri erabiltzen ditu bere garapenerako:

Enpresa batzuek etengabeko hobekuntza-prozesu bakun moduan interpretatzen dute (enpresaren kudeaketa-prozesua, kalitate-kudeaketa, proiektu-kudeaketa eta programa-kudeaketa esate baterako). W. Edwards Deming-ek eman zituen lehen pausuak etengabeko hobekuntza-prozesu honetan, 50eko hamarkadan. Sistema oso bateko atal bat izango balitz bezala planteatu zuen, zeinean prozesuaren eta bezeroen feed-back-a organizazioaren helburuekin kontrastatzen den.

Etengabeko hobekuntza lau fasez osaturik dagoen Deming-en zikloan[4] oinarritzen da:

  1. Egoera aztertu eta hobekuntzak proposatu.
  2. Aukeratutako proposamenak martxan jarri.
  3. Egiaztatu hobekuntza espero zen moduan gertatzen ari den.
  4. Proposamenak inplementatu, beharrezko hobekuntzekin.

Kudeaketa-prozesutzat hartu arren, ez da nahitaezkoa “kudeaketa” eran antolatu eta ezartzea. Etengabeko hobekuntza ezartzeko formak oso desberdinak izan daitezke, burutzeko era ugari existitzen baitira. Emaitza, ideia eta hobekuntza onenak taldeka sortzen direnean ematen direla egiaztatu dute autore ezberdinek, langileek daukaten esperientzia askoz hobeto aprobetxatzen dutelako. Hobekuntza-prozesua langileak inplikatzeko eta motibatzeko giltzarria da. Funtzio anitzak egiteko kapazak diren edo auto-arautzaileak diren lan-taldeekin emaitza hobeak lortu daitezke, haien arduren artean etengabeko hobekuntzarako aktibitateak gehituz. Gainera, iraunkorrak diren kalitatearen zirkulu-taldeak edo iraupen zehatza duten hobekuntzarako taldeak antolatu eta ezartzea gomendagarria da emaitza hobeak lortzeko (Marín García, Pardo del Val eta Bonavia Martín (2008) eta Veciana Vergés eta Capelleres i Segura (2003) autoreen arabera).

Londresko Institute of Quality Assurance delakoak,  IQAk, definizio zabalago bat proposatu du. Honek hurrengoa enuntziatu du: “etengabeko hobekuntza aldaketa gradual amaigabe bat da. […] Aldaketa hau organizazioaren efizientzia eta eraginkortasuna hobetzean oinarritua dago, honen politika eta helburuak asebetetzeko helburuarekin. Ez dago kalitate ekimenengatik mugatua. Enpresa estrategietan, emaitzetan, bezeroengan, langileengan eta hornitzaile-harremanetan hobekuntzak egiteak, etengabeko hobekuntza dakar bete-betean. Hitz gutxitan, metodologia honek ‘uneoro hobea bilakatzea’ esan nahi du.”

  1. (Gaztelaniaz) «Técnica SMED - Cambio de Matriz en un Solo Dígito de Minuto - Ingeniería Industrial» www.ingenieriaindustrialonline.com (Noiz kontsultatua: 2016-12-09).
  2. «Metodología Kanban | Kanban Tool» kanbantool.com (Noiz kontsultatua: 2016-12-09).
  3. (Ingelesez) root. (2003-11-23). «Just In Time - JIT» Investopedia (Noiz kontsultatua: 2016-12-09).
  4. (Gaztelaniaz) «El ciclo de Deming o círculo PDCA: Origen y Fases» SBQ Consultores 2013-06-25 (Noiz kontsultatua: 2016-12-09).

Developed by StudentB